Mota: Kalea
Oharrak: Juan XXIII plazatik Altamira parkeraino luzatzen den etorbidea.
Tomas Zumalakarregi, militar karlista, 1784an jaio zen Ormaiztegin eta 1835ean hil zen Zegaman. 1808an, Independentzia gerran, Zaragozan borrokatu zuen eta frantsesek preso hartu bazuten ere, ihes egitea lortu zuen. 1808 eta 1813 bitartean bataila ugaritan parte hartu zuen, horietako azkena Irunen San Martzialgo bataila izan zen. 1829an, Portugalgo mugan egindako hainbat ekintzari esker, koronel izendatu zuten. Fernando VII.a Espainiako erregea hil zenean (1833), karlisten armada erregularra sortu eta haien buru izan zen. Lehen Karlistada hartan (1833-1839), gerraren lehenengo fasea (1833-1835) zuzendu zuen tropa liberalen aurka. Armada sendoa eratu eta Nafarroa, Bizkaia, TrebiƱo eta Gipuzkoa menderatu zituen, hiriburuak izan ezik. Gasteiz eskuratu ondoren Bilboren setioa hasi zuten 1835eko ekainaren 10ean. Handik bost egunetara zauritu zuen bala batek eta egun gutxiren buruan hil zen.
Ordizia liberalen alde jarri zenez, Zumalakarregik eraso egin zion 1835ean. Maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arte iraun zuen erasoak, irabazteko aukera gutxi zituela ikusita, amore eman zuen herriak.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta