Mota: Kalea
Oharrak: Gudarien etorbidean hasi eta Jose Migel Barandiaran eta Aita Urdaneta auzoaren artetik Filipineta kaleraino luzatzen den kalea da. Zuberoa (zubereraz xiberua edo xiberoa) Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Erdi Paleolitotik populatuta bazegoen ere, historian Erdi Aroko Zuberoako bizkonderriarekin sartu zen. Ingalaterra, Biarno eta Nafarroak okupatuta, bere erakunde propioek bizirik zirauten 1790ean Frantziako Iraultzaren ondorioz foruak abolitu zituzten arte. Geroztik Pirinio Behereko departamentua izan da Ipar Euskal Herriko beste herrialdeekin batera. Zuberoako pertsonai esanguratsuenetako bat Bernard Goihenetxe apaiza da. Matalaz izenez ezagutzen zen apaiz zuberoar hura nobleziaren aurka antolatu zuen matxinadagatik da ezaguna. Euskal nazionalismoarentzat zuberoarren identitate eta interesak, baita Euskal Herriarenak ere, defendatu zituen pertsonaia da Matalaz eta horixe adierazten du apaizaren izen bera daraman kantuak:
Dolü gabe hiltzen niz,
bizia Ziberoarentako
emaiten baitüt.
Agian, agian, egün batez
jeikiko dira egiazko ziberotarrak,
egiazko eüskaldünak,
tirano arrotzen hiltzeko.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta