Hasiera

Bilaketa

Soroa

Mota: Soroa
Oharrak: Agirietan Soroa toponimoa bildu badugu ere, ezin izan dugu bere kokalekua zehaztu. Itxuraz euskal hitza badirudi ere, soro hitza latinetik datorkigula pentsa dezakegu eta gaztelaniazko suelo-ren jatorri bera duela, latineko solum. Latineko –s- gure –z-ren antzekoa zen eta horregatik hizkuntza horretatik hartu ditugun hitzetan –z dugu euskaraz eta –s erdaraz: sábado/zapatu, cosa/gauza... Mendebaldean solo aldaera dugu. Soro izenaz eta izenondoz osatutako toponimo ugari daude Ordizian: Soroandia (-a): Zabala baserriko soro hau Zeberioenea etxearen atzean dago, Itsasondoko lurrekin muga eginez. Honez gain, Arantzegitxikiko barrutian dagoen lursail bat dela ere esaten digu dokumentazioak, baina leku hau ez dugu kokatu. Bestalde, Soroandibarrena toponimoa ere aurkitu dugu eta litekeena da garai batean Soroandiaren azpiko zatiaren parte izatea. Sorobarrena (-a): Arramendibarrena baserriko soro hau, 1744ko agiri baten arabera, Errekalderen (Arramendierdi) ondoan dago. Soroberria (-a): 1910eko agiri batean besterik ez dugu aurkitu leku-izen hau. Gaztainadia izan zen. Soroluzea (-a): Izen arrunta da eta ondoko etxeetan lekukotu dugu: Zabala baserria, Majoria eta Sujetonea. Zabala eta Majoriako lurrak lekukoei esker kokatu ahal izan ditugu. Zabala baserriko lurretan etxebizitzak daude gaur egun eta Majoria baserrikoetan Txindoki Industrialdea. Soromendia (-a): Idoiagagoikoa eta Arantzegi baserrietako soro banaren izena da. Sorondoa (-a): Areta eta Arantzegi baserrien artean dagoen soroa dela erakusten digu XIX. mendeko agiri batek, baina ez dakigu zehatz-mehatz non zegoen. Sorotxikia (-a): Arramendierdi, Idoiagagoikoa eta Zabala baserriek zuten Sorotxikia izeneko lursail bana. Sorozabala (-a): Majoria baserriko soroa zen, bertako lekuko batek esan digunez. Gaur egun Txindoki Industrialdearen zati batek hartzen du lur hori.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Soroa   TJE
1910 Soroa Heredad Soroa AGG-GAO

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli