Hasiera

Bilaketa

Senpertegienea (-a)

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Etxe hau Goenkalen zegoen. Lekukotasunik zaharrena 1663ko agiri batekoa da eta bertan Senper izeneko etxea aipatzen da. Senpertegienea, ordea, ez dugu topatu XIX. menderarte. Zenbait agiritan irakurri ahal izan dugunaren arabera, Domingo Senper zen etxearen jabea eta jabearen abizena da, -tegi eta -enea atzizkiekin batera, toponimo honen osagaietako bat. Izen deigarria da esanahi berbera duten -tegi eta -enea atzizkiak baititu. Senper, gaur egun Senpere, Lapurdiko herria da. Berez gaskoierazko izena da, done Petri adierarekin.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1663 Senper ...de la dicha cassa de senper sobre el camino que bamos de la Villa de Villafranca al concejo de Lazcano... AGG-GAO
1768/1862 Semperteguienea   GPAH
1768/1862 Semperteguinea Semperteguinea, casa de GPAH
1863 Semperteguienea   TJE
1863 Semperteguinenea   TJE
1989 Domingosenper   ETM
1989 Senpertegienea   ETM
1993 Semperteguienea   HPS
1993 Domingo semper   HPS

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli