Hasiera

Bilaketa

Sarasolaenea

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Tximista zubiaren ondoan, garai bateko Errotazarren orubean eraikitako etxea da. Gaur egun, Zubibi izeneko jatetxea dago bertan. Toponimo honen osagaiak Sarasola abizena eta enea atzizkia dira. Sarasola deiturak Altzagan, Beizaman eta Itsasondon dauka jatorria eta sarats (Salix sp) zuhaitz izenaz eta ola hitzez dago osatuta (Ikus Pagola izena). Horrez gain, toponimo honetan -enea atzizkia ere aurki dezakegu. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau.

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli