Mota: Kalea
Oharrak: San Pedro izena dute Ordiziako ermita batek eta kale batek. Ermita 1747koa da gutxienez eta parrokiaren alboan dago. Hala ere, 1910etik aurrerako agirietan soilik topatu dugu. Izen bera hartu zuen Elizkale eta Etxezarreta kalea batzen dituen kaleak.
Jesusek hautatutako hamabi apostoluetako bat izan zen Done Petri. Bere bizitzari buruz ezagutzen duguna Itun Berrian eta Apostoluen Ebanjelioetan dago idatzita. Eliza Katolikoak bere lehen buruzagitzat du. Izatez Shimon izena zuen baina Jesusek Kephas izena eman zion arameoz eta gero Petrus moduan itzuli zen Vulgata-n. Jatorrizko izen horretatik dator Sabino Aranak proposaturiko euskarazko Kepa izena. Itun Berriko Petrus honetatik sortu ziren Pedro gaztelaniaz eta Petri eta Peru euskaraz.
Sinonimoak: Done Petri
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | San Pedro | TJE | |
1992 | San Pedro | Harresiak dorretzarrez babesturiko lau bebarru izan zituen. Kale Nagusitik, Legazpi kaletik eta San Pedro kaletik egiten ziren hiribilduko irteerei zegozkien. | GHMG |
2005 | San Pedro | San Pedro kalea | KI |
2006 | San Pedro | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta