Mota: Etxebizitza
Oharrak: Bertan behera utzita dago. Arantzegi baserritik gora zegoen eta agirietan ondorengo aldaerak topatu daitezke: Arancegui-Salecheburua, Arancegui salechea, Saleche. Izen bera du baserriaren inguruan zegoen basoak ere. Hitz arrunta da saletxea, abereak, bereziki ardiak, gordetzeko etxea izendatzen duena. Borda askorekin gertatu den bezala, lur beharren eta nekazaritzaren aurrerakadaren ondorioz, horrelakoak etxe bihurtu zituzten.
Ahozkoa: Saletxe (013)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Arancegui-Salecheburua | Arancegui-Salecheburua, parage llamado | GPAH |
1863 | Arancegui salechea | TJE | |
1910 | Saleche | AGG-GAO | |
1989 | Aranzegisaletxea | ETM | |
1989 | Aranzegisaletxeburua | ETM | |
1993 | Arancegui salecheburua | HPS | |
2008 | Arancegui saletxe | También hay evidencia de otras dos casitas menores, Arancegui bordaetxe (también habitada) y Arancegui saletxe | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta