Hasiera

Bilaketa

Sagastizabalaldea (-a)

Mota: Soroa
Oharrak: Sagastizabal edota Sagastizabal Garaikoa da baserri honen berezko izena eta hala agertzen da agiri zaharrenetan eta hori da 1664tik aurrerako agirietan bildu dugun toponimoa. Gaur egun Sagastizabal esaten bazaio ere, XXI. mendeko agirietan soilik bildu dugu izen hori. Ahoz Saizabal eta Saizal aldaerak ere jaso ditugu. Lekuko baten hitzetan Sagastizabal izena baserriko jabe izandako gizonarengatik hartu zuen. Baserritarrak, ardiak ateratzen zituenean jarrai ziezaioten "potx, potx, potx..." esaten omen zien eta hortik dator Potxo izena. Askok Sagastizabalnea (-a) ere deitzen diote. Sagastizabal baserriko lurren lekukotasunak idatziz zein ahoz bildu ditugu. Idatziz Estazioaldea, Garaitxiki, Gurutzegain, Iturtzaetaldea, Neberobaso eta Okorro. Ahoz, aldiz, Ariztia, Etxazpia, Gurutzegaina, Lurberri, Madre, Malkorra, Musutxa, Neberobaso, Ordeka, Sagasti, Sagastizabalaldea, Sosiosoro eta Sumistia.
Ahozkoa: Saastizabal (010), Sagastizabal (010)
Sinonimoak: Sagastizabal

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1577 Sagastiçaual ...los mançanales llamados por su nonbre Sagastiçaual que estan debago de la casa de Areta extramuros de la dicha villa. AGG-GAO
1579 Sagastiçabal ... por un mançanal que le vendio en el terreno de la dicha villa llamado Sagastiçabal y por ... OUA
1910 Sagasbizubalaldea Heredad Sagasbizubalaldea AGG-GAO
1910 Sagastizabal-aldea Huerta Sagastizabal-aldea AGG-GAO
1910 Sagastizabaldea Huerta Sagastizabaldea AGG-GAO
1983 Sagastizábal Se vendieron terrenos ondazilleguis hacia Arancegui, Mariarás, Iturzaeta, Ganzarain, Otadizábal y Sagastizábal. OMH
1989 Sagastizabal   ETM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli