Mota: Aurkintza
Oharrak:
Izen arrunta, Agirre, Arantzegi, Sagastizabal, Oiangurenandi, Zabala eta Bozuntza baserriek dute Sagasti izeneko lursailen bat. Garai batean, sagarra oinarrizko janaria zen eta bi eratara kontsumitzen zen. Udazkenean bildu eta etxean leku lehor batean gordetzen ziren sagarrak zimel zitezen, baina, hilabete batzuetan jangarriak izaten ziren. Horrez gain, sagardoa ere egiten zen. Antzinako garaietan sagardoa ez zen edari hutsa, janaria baizik. Bataz beste litro bana edaten zen egunean. Sagasti izenaz eta izenondoz osatutako toponimo ugari daude Ordizian: Sagastiandia (-a): Aizpuruetxeberri baserriko lurra. Lekukoek “Saastiaundi” esaten diote. Sagastibarrena (-a): 1910eko agiri batean soilik topatutako leku-izena. Sagastitxikia (-a): Baserri askotan ageri den izena. Honako hauetan bildu da: Aizpuruetxeberri, Oianguren, Zabala. Ahoz “Saastitxiki(e)” esaten diote. Sagastitxo: Majoria baserria zenaren sagastia. Ahoz “Saastitxo” bildu dugu. Sagastizarra (-a): Majoria baserria zenaren lurra. Lekukoek “Saastizarre” esaten diote. Nahiz eta sagardoaren sorrera eta jatorriari buruzko datu gehiegirik ez izan, jakin badakigu bai sagarra eta bai sagardoa ere aspaldidanik direla ezagunak Euskal Herrian. Batzuen ustez, fruitu hau bertakoa da edota berez sortua. Izan ere, “sagar” hitza abizen askotan agertzen da herrialde honetako toponimian. Beraz, oso zabaldua badago ere, sagarra arabiarren bitartez sartu zeneko iritzia ez dela zuzena esan dezakegu. Seguruenik erromatarren garaian ikasi zuten euskaldunek sagardoa egiten.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Sagasti | TJE | |
1910 | Sagasti | Manzanal Sagasti | AGG-GAO |
1910 | Sagasti | 2 heredades Sagasti y Celaizabal | AGG-GAO |
1973 | Sagastia | …contienen las heredades llamadas Muteguico-erloa, Sagastia, Echeburua, Echeondoa y Juanpolita | OB |
1989 | Sagasti | ETM | |
1989 | Sagastia | ETM | |
1993 | Sagasti | HPS | |
2006 | Sagastico soroa | SA | |
2008 | Sagastia | Sagastia, manzanal de 1.231 m2 | SA |
2008 | Sagastia | Otra finca llamada Sagastia, de 19 A. 60 ca. | SA |
2008 | Sagastia | Echeondoa, Sagastia y Juanpolita, heredades de sembradío, manzanal y argomal | SA |
2008 | Sagasticosoroa | Echeazpia, Lanberri, Galzadaburua, Erdicosoroa, Sorolucea, Inchaurzarra, Sagasticosoroa y Echeburua, cinco sembradíos, herbal, manzanal y castañal-robledal, de 47.193 m2 | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta