Hasiera

Bilaketa

Nafarroako etorbidea (-a)

Mota: Kalea
Oharrak: Buztuntza auzoan dagoen kale nagusietako bat da. Karlomagnoren kroniketan, 769 urtean irakur daiteke, lehen aldiz, “nauarri” edo “nafar” hitza: “Hispani Bascones et Nauarri”. Kronika horietan Iruñea “oppidum nauarrorum” izendatzen da. “Nabarra” izenak “nabar” hitzean du jatorria eta mendi arteko lautada esan nahi du. Nafarroa Euskal Herriko lurralde historikoa da. 1530az geroztik bitan zatituta dago: Pirinioetatik hegoaldera Nafarroa Garaia hedatzen da eta iparraldera Nafarroa Beherea. Zatiketa horren arrazoia 1512-1524an gaztelarrek burututako konkista da. Nafarroa Garaikoak dira Gaztelak konkistatutako bost merindadeak. Aragoako Fernandok Nafarroa eta Frantziako erresumei gerra deklaratu zien 1512an. Albako dukea Gaztelako tropen gidari zela, Nafarroa osoa hartu zuen. Urte hartan Fernando Katolikoak eta Luis XII.ak sinatutako akordioaren arabera, Nafarroako erresuma zatikatu zen. Ondorioz, Nafarroako erregeak Pabera erbesteratu behar izan zuen; bertatik, eta Frantziako erregearen laguntzaz, galdutako erresuma berreskuratzen ahalegindu zen. Saiakera hartan aipagarriak dira Noaingo bataila (1521eko ekaina) eta Amaiurko setioa (1521eko irailetik 1522ko uztailera). Nafarrak Gaztelako erresumaren eskuetatik libratu nahian eginiko azken ekintza izan zen Amaiurkoa. Nafarroako erresuma berreskuratzeko saiakeran agramondarrek porrot egin zutenean, Frantziako Gouttier almiranteak muga pasa eta, 200 bat zaldun nafarren laguntzaz, Amaiurko gaztelua hartu zuen. Gaztelua defendatzeko borroka ugari egin zuten arren, azkenean gazteluaren kontrola galdu zuten (1522-07-19). Gaztelua erre eta bertan zeudenak Iruñeara eraman zituzten preso. Geroztik Amaiur, Nafarroako erresumaren alde eta Gaztelako koroaren aurka egindako ekintzaren sinbolo bilakatu zen.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Avenida de Navarra   TJE
2005 Nafarroako etorbidea   KI
2006 Nafarroako etorbidea   OM
2007 Nafarroako etorbidea   EJM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli