Mota: Etxebizitza
Oharrak: Garagartza plazan zegoen etxea. Lazkano izenak eta –enea atzizkiak osatutako toponimoa. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen, baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Euskarazko izena Lazkao izan bada ere, izen hau ez da sekula ofiziala izan eta, hori dela-eta, deitura moduan ere Lazkano izan dugu, kasu honetan bezala. Gure kasu honetan pentsatu behar dugu deitura dela, ezizena izatekotan errazagoa baita *Lazkaonea modukoa agertzea.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta