Hasiera

Bilaketa

Kortexarenea (-a)

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Goenkalen, garai bateko 15 zenbakian zegoen, Garagartza portalearen ondoan. Agiri gehienetan Kartajenaenea lekukotu badugu ere, Kortexarenea era ere bildu dugu: "...y en la casa llamada de Cortejanenea, que estaba en comunicación con la de Gaztelúzar, por idéntica manera" (1983 OMH, 45.orr.). Aipu honetan zehazten den kokalekuari erreparatuz gero, badirudi Kartajenaenea eta Kortexarenea etxe bera izan daitezkeela. Gazteluzar jauregiarekin komunikatuta zegoenez, Garagartza portaletik gertu egon behar zuen ezinbestean. Kartajenaenearen kasuan, toponimo honen osagaiak Cartagena izena eta -enea atzizkia dira. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen, baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Zail da jakitea zer dela-eta dagoen Cartagena izena hemen eta zein den bere jatorria. Litekeena da Indietako Cartagenari erreferentzia egitea euskaldunen eta Ameriketako hirien arteko lotura oso garrantzitsua izan baita. Gogoratu behar dugu 1794ean Britainia Handiko itsas-flotak eraso zuela Cartagena de Indias eta Pasaiako Blas Lezok aurre egin eta garaitu zituela. Erasotzaileek 186 itsasontzi eta 23.000 soldadu eduki arren, ezin izan zuten hiria hartu bertan sei itsasontzi eta 3.000 soldadu bazituen ere. Baina, batailak eragindako izurriteak hil zuen Blas de Otero almirantea eta Erregeordearen gorrotoak bere gorputza besterik gabe zulo batean hilobiratzea eta bere oroimena estaltzea ekarri zuen. Kortexareneari dagokionez, Nafarroan oso arrunta da Kortexarena deitura, baina ez dirudi izen honen sorreraren atzean deitura hori dagoenik.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1983 Cortejanenea ...y en la casa llamada de Cortejanenea, que estaba en comunicación con la de Gaztelúzar, por idéntica manera. OMH

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli