Mota: Soroa
Oharrak: Arantzegi baserriko lurra. Izen honen osagaiak karobi eta hegi dira. Karobiko hegian zegoen soroa izendatzen du toponimo honek. Karobiak kareharria errez karea lortzeko erabiltzen ziren labe bereziak dira eta kisulabe ere deitzen zaie. Auzo guztietan egoten zen bat eta oso lan neketsua zen, kareharria erre baino lehen, harria mailuz txikitu behar baitzen. Labe tradizionala lurraren desnibela baliatuz eraikitako hobi zirkularra da eta harrobitik gertu eraikitzen zuten. Hiru edo lau metroko sakonera eta hiru edo lau metro kubikoko edukiera izaten ditu. Karobiek hiru zati izan ohi dituzte: goiko aldean labea harriz hornitzeko sarrera bat, egurra sartzekoa beheko aldean eta horren azpitik hautsa ateratzeko beste bat. Prozesuaren hasieran kareharria tenperatura apalean egosi behar da, 1000ºC-tara iritsi arte. Tenperatura horretara iritsi ondoren bospasei egunez mantendu behar da harria kare bihurtu arte eta amaitzeko bi egunez hozten utzi behar da. Karegileak oso superstiziosoak ziren eta hilerokoa zuten emakumeei ez zieten labera gerturatzen uzten, zorte txarra ekarriko zietelakoan.
Kareak erabilera asko zituen; etxeak zuritzeko, lurra ontzeko, eraikuntzarako argamasa egiteko, freskoaren teknika erabiliz margotzeko, zuhaitzak desinfektatzeko, gaixotasun kutsakorren kasuan desinfektatzeko, leku itxietako airea lehortzeko, geldirik dauden urak usteltzea ekiditeko, beherakoak eta okadak sendatzeko eta hainbat prozesu industrialetarako erabiltzen zen.
Gaur egun karobi asko daude Euskal Herrian: Ermuan, Antzuolan, Barrundian, Zugarramurdin, Arizkunen, etab.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1989 | Karobikoegia | ETM | |
2008 | Carobicoeguia | Las heredades Gaztañaricho, Carobicoeguia, Alaizabal y Aldazabalburua, mixta de castañal, robledal y argomal, con 42.500 m2 | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta