Mota: Aurkintza
Oharrak: Bi izenez osatutako toponimoa: kale eta basoa. Kontuan harturik kale hitza erabiltzen dela “basoa” edo landa ez dena adierazteko, leku-izen honek hiriaren basoa esan nahi duela pentsatu behar dugu. Gauza bera gertatzen da Kalesoroa (-a) leku-izenarekin ere, honen osagaiak kale eta soro dira. Kalealdea (-a) izeneko soro bat ere lekukotu dugu. Azken toponimo hori kale izenak eta -alde atzizkiak osatzen dute. Atzizki horrek ingurua esan nahi du eta, beraz, Kalealdea kaleren baten inguruko soroa izango litzateke. Guztiak ere XIX. mendetik aurrera ageri dira. Dena den, ezin izan ditugu kokatu.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta