Mota: Aurkintza
Oharrak: Toponimo hau XIX. mendetik aurrera ageri bada ere, ezin izan dugu kokatu. Leku-izen honen osagaiak kalbario izena eta -eta atzizkia dira.Toponimian oso ohikoa da -eta atzizkiaren erabilera, baina beti ez du ugaritasuna adierazten, eta behin baino gehiagotan azaltzen denean lekua adierazten du. Kalbarioazpia toponimoa ere bildu dugu. Izenak berak azaltzen duen modura, kalbario azpian dagoen soroa zen hura, ziurrenik Kalbariotaren azpian zegoena. Jesu Kristo hil zuten mendiaren izena Kalbario zen, latinez Calvariae Locus, eta, geroago, izen hori eman zaie gurutzeen irudiei margo zein eskulturetan. Denboraren poderioz, "egoera tamalgarria" esanahia hartu zuen hitz honek. Europan ohikoa izan da herrietatik kanpo oroigarri moduan gurutzeak eraikitzea eta horiei Kalbario izena eman izan zaie.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Calvario-azpia | TJE | |
1863 | Calvariota | TJE | |
1989 | Kalbarioazpia | ETM | |
1989 | Kalbariota | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta