Hasiera

Bilaketa

Iturbegieta

Mota: Aurkintza
Oharrak: Aurkintza hau Arantzegi baserrien inguruan dago. XVII. mendetik aurrera lekukotu dugun izen honen osagaiak iturbegi eta –eta atzizkia dira. Iturbegi hitza, iturrama eta iturburu hitzen kidea da eta ura jaiotzen den lekua adierazten du, gaztelaniaz “manantial”. Toponimo hau XVII. mendeko dokumentu batean bildu dugu lehen aldiz eta lekukoekin egindako elkarrizketa batean ere bildu dugu. Beraz, oraindik ere bizirik dagoela esan dezakegu. Bere osagaien artean Iturbegieta toponimoa duen beste leku izen bat ere bildu dugu: Iturbegietaburua. Soro-izen honen osagaiak Iturbegieta leku-izena eta –burua dira. Osagai horiei erreparatuz gero, toponimo honek Irturbegieta izeneko aurkitzaren gainari (buruari) erreferentzia egiten diola esan dezakegu.
Ahozkoa: Iturbegieta (021)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1664 Ytturbeguietta Primeramente empezando desde el puestto llamado Ytturbeguietta hacia las Cassas de Aranzeguis... OUA
1665 Yturbegieta ...por el puesto llamado Yturbeguieta azia a las casas Haranzeguis... OUA
1863 Iturbeguieta   TJE
1863 Iturbieta   TJE
1989 Iturbieta   ETM
1989 Iturbegieta   ETM
1989 Iturbigieta   ETM
1993 Yturbiguieta   HPS

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli