Mota: Plaza
Oharrak: Filipineta kalean zegoen etxea. Gaur egun gurutze itxurako oina duen etxe bat ikus dezakegu gune berean. Izen honen lehen lekukotasun idatzia, Ynsausti, 1579ko dokumentu batetik bildu dugu. Lekuko baten arabera, herritarrek XX. mende erdi aldera etxe hura aipatu nahi zutenean “Peitona” izena erabiltzen zuten, hura baitzen garai hartan etxearen jabearen izena. Peito gaur egun erabiltzen ez bada ere, Pedro izenaren aldaera txikigarria dela dirudi.
Nahiz eta izenaren osagaiak argiak izan, merezi du gertatu den aldaketatxoa azpimarratzea. Jakina denez, intxaur esaten bada ere, antzina intsaur zen eta horregatik etxe honen aipu zaharrenetan intsaur moduan ageri da. Kontua da eskribauak euskaldunak zirela eta oso ongi bereizten zituzten soinuak. Gaztelaniaz ez dagoenez .
Etxe honen lurrak ziren Etxaburua, Galtzadazpia, Ibaia eta Okorro izenekoak.
Baserri honek berak ematen dio izena Buztuntza auzoan dagoen Intxausti plazari.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1857-1862 | Insáusti | NPGI | |
1989 | Insausti | ETM | |
1993 | Inchausti | HPS | |
2005 | Intxausti plaza | KI | |
2006 | Intxausti plaza | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta