Hasiera

Bilaketa

Intxausti

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Filipineta kalean zegoen etxea. Gaur egun gurutze itxurako oina duen etxe bat ikus dezakegu gune berean. Izen honen lehen lekukotasun idatzia, Ynsausti, 1579ko dokumentu batetik bildu dugu. Lekuko baten arabera, herritarrek XX. mende erdi aldera etxe hura aipatu nahi zutenean “Peitona” izena erabiltzen zuten, hura baitzen garai hartan etxearen jabearen izena. Peito gaur egun erabiltzen ez bada ere, Pedro izenaren aldaera txikigarria dela dirudi. Nahiz eta izenaren osagaiak argiak izan, merezi du gertatu den aldaketatxoa azpimarratzea. Jakina denez, intxaur esaten bada ere, antzina intsaur zen eta horregatik etxe honen aipu zaharrenetan intsaur moduan ageri da. Kontua da eskribauak euskaldunak zirela eta oso ongi bereizten zituzten soinuak. Gaztelaniaz ez dagoenez (ezta ere) soinua irudikatzeko ikurrak moldatu behar izaten zituztela eta gehienetan tz > z bihurtzen zuten (Zarautz > Zarauz) eta , aldiz, . Etxe honen lurrak ziren Etxaburua, Galtzadazpia, Ibaia eta Okorro izenekoak. Baserri honek berak ematen dio izena Buztuntza auzoan dagoen Intxausti plazari.
Ahozkoa: Insausti (001), Intxausti (005), Intxausti (016)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1579 Ynsausti ... pegante a la su casa de Ynsausti... OUA
1614/1647 Ynsausti Juan de Echeverria, con la dicha Laurenza de Sempertegui su mujer, estaua por inquilino y arrendador de la casa de Ynsausti... AGG-GAO
1622 Ynssausti ...y por el un lado con tierras sembradias de la cassa de Ynssausti... AGG-GAO
1768/1862 Ynsausti Ynsausti, casa de GPAH
1768/1862 Inchausti Inchausti, casa de GPAH
1768/1862 Ynchausti Ynchausti, casa de GPAH
1788 Ynsausti ...cerca de la Casería de Ynsausti y en el termino llamado Barrensagastieta... OUA
1859 Insausti   OUA
1861 Ynsausti   OUA
1863 Inchausti   TJE
1863 Inchausti   TJE
1863 Insausti   TJE
1863 Insausti echeberria   TJE
1863 Insaustizarra   TJE
1863 Insausti   TJE
1863 Insausti   TJE
1864 Ynchausti   OUA
1910 Inchausti-zarra   AGG-GAO
1910 Ynchausti-zarra   AGG-GAO
1956 Ynchausti   OUA
1956 Inchausti   OUA
1956 Insausti   OUA
1956 Insausti Cº Insausti OUA
1956 Ynsausti   OUA
1972 Inchausti   LAVTV
1972 Intxausti   LAVTV
1989 Insaustietxeberria   ETM
1989 Insaustizarra   ETM
1993 Ynsausti   HPS
1993 Intxausti   HPS
2008 Insausti INSAUSTI (Desaparecido) SA
2008 Insausti echeberria En el año 1.870, ya se construyó cercana una “nueva” casa que denominaron Insausti echeberria SA
2008 Peitona Los vecinos, hacia mediados del siglo XX, cuando se querían referir al caserío, simplemente lo nombraban como “Peitona” (el nombre de su dueño) SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli