Mota: Aurkintza
Oharrak: Leku-izen hau XVIII. mendeko dokumentazioan aurkitu dugu lehen aldiz. Bere osagaiak Gurutze, gorri eta –aga dira. Toponimo honen osagaiei erreparatuz gero, soro honen inguruan gurutze gorriren bat zegoela dirudi, baina, tamalez, ez dugu ustezko gurutze horri buruzko daturik bildu. Euskal Herrian, Europa osoan bezala, ohikoa izan zen gurutzeak jartzea helburu desberdinekin. Batzuetan agintea adierazten zuten eta mugarrien parekoak ziren; beste batzuetan, berriz, bidaiarien mesederako eraikitzen ziren bidegurutzetan Jainkoari babesa eskatzeko. XX. mendean, mendearen aldaketarekin batera, gurutze asko jarri ziren mendien tontorretan, Aita Santuak hala eskatuta.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Gurucegorriaga | sitio que llaman Gurucegorriaga | GPAH |
1770 | Gurucegorriaga | ...en el parage de Gurucegorriaga y sitio en que se ha construido el nuevo camino real de postas y coches... | AGG-GAO |
1989 | Guruzegorriaga | ETM | |
1993 | Gurucegorriaga | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta