Hasiera

Bilaketa

Garmendiaenea (-a)

Mota: Etxebizitza
Oharrak: XIX. mendetik aurrera lekukotu dugun etxe hau Buztuntza auzoko 7. zenbakian dago. Toponimo honen osagaiak Garmendia abizena eta –enea atzizkia dira. Lehenago aipatu dugun modura, -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, abizen edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Garmendia izeneko baserriak Urnieta eta Orendainen daude.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Garmendia nea   TJE
1863 Garmendianea   TJE
1863 Garmendianea   TJE
1864 Garmendia Tejabana de la huerta de Garmendia OUA
1989 Garmendianea   ETM
2006 Garmendiaenea   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli