Hasiera

Bilaketa

Galtzadazpia (-a)

Mota: Aurkintza
Oharrak: Euskaraz galtzada izenak errepidea, kaminoa esan nahi du eta Ordizian ere izen hau erabiltzen zen herriko errepide edo kaminoak izendatzeko eta horietako zenbait bildu ahal izan ditugu dokumentazioan: Camino Real, Camino de Villafranca a Ataun eta Carretera de Francia hasta Castilla. Camino Real izenez ezagutzen zen bidea gaur egungo Kale Nagusiak eta Filipineta kaleak osatzen zuten. Lekukotu ditugun beste bi errepideei dagokienez, errepidearen izenak berak adierazten digu nondik nora zihoazen. Ordiziako aurkintzetako batzuk galtzada edo errepide haiekiko zuten kokalekua adierazten duten Galtzadabea (-a), Galtzadaburua (-a) eta Galtzadazpia (-a) izenak ere bildu ditugu. Galtzadabea izeneko aurkintza Zabala baserriaren lurretako baten izena da, Galtzadaburua Gurutze eta Zabala baserrietako lur banaren izena eta Galtzadazpia, aldiz, Intxausti baserriko lurretako baten izena.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Calzada-azpia   TJE
1989 Kalzadazpia   ETM
2008 Galzada azpia Galzada azpia, sembradío de 27 A. 27 ca SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli