Mota: Aurkintza
Oharrak: Euskaraz galtzada izenak errepidea, kaminoa esan nahi du eta Ordizian ere izen hau erabiltzen zen herriko errepide edo kaminoak izendatzeko eta horietako zenbait bildu ahal izan ditugu dokumentazioan: Camino Real, Camino de Villafranca a Ataun eta Carretera de Francia hasta Castilla.
Camino Real izenez ezagutzen zen bidea gaur egungo Kale Nagusiak eta Filipineta kaleak osatzen zuten. Lekukotu ditugun beste bi errepideei dagokienez, errepidearen izenak berak adierazten digu nondik nora zihoazen.
Ordiziako aurkintzetako batzuk galtzada edo errepide haiekiko zuten kokalekua adierazten duten Galtzadabea (-a), Galtzadaburua (-a) eta Galtzadazpia (-a) izenak ere bildu ditugu. Galtzadabea izeneko aurkintza Zabala baserriaren lurretako baten izena da, Galtzadaburua Gurutze eta Zabala baserrietako lur banaren izena eta Galtzadazpia, aldiz, Intxausti baserriko lurretako baten izena.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
2006 | Galzadabea | De 33 áreas y 95 ca. (3.395 m2) de sembradío y 7 áreas con 88 ca. (788m2) de herbal | SA |
2008 | Galzadabea | Galzadabea, sembradío-herbal de 3.395 m2 y 788 m2 | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta