Mota: Soroa
Oharrak: Leku-izen honi dagozkion hainbat aldaera lekukotu ditugu dokumentazioan, oso izen arrunta baita: Baratzaundia, Baratza ondoa, Baratza burua, Baratza azpia, Barazsoroa…
Ahoz jaso dugun era Zabala baserriko lurretako bati dagokio. Tradiziozko euskal literaturan baratza hitza Euskal Herria adierazteko erabili izan da eta horren erakusgarri da Xabier Lizardiren Asaba Zârren Baratza (1931) poesia ezaguna:
Ta lên ikusi gabeko
zuaitz berri bat zegoan
erdian, guzien buru...
Aren gerizak erri-baratzak
ezin-ilkor egin ditu.
Nire Tabor-mendi: nire
baratz zârraren antzalda!,
egi, mami, biur adi:
lênaren muñak aldatu beza
baratz zârra baratz berri!
Ahozkoa: Daratza (014)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Baratzaundia | TJE | |
1863 | Baratza ondoa | TJE | |
1863 | Baratza ondoa | TJE | |
1863 | Baratza burua | TJE | |
1863 | Baratza azpia | TJE | |
1989 | Barazsoroa | ETM | |
1989 | Baratzazpia | ETM | |
1989 | Baratzaondoa | ETM | |
1989 | Baratzaburua | ETM | |
1989 | Baratza | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta