Mota: Etxebizitza
Oharrak: Urdaneta kaleko 48 zenbakian zegoela uste dugu. Azurmendi familiak Urdaneta kalearen bukaeran zuen etxean gasolinera bat ireki omen zuen XIX. mende amaieran eta badirudi etxe hura zela Azurmendienea. Toponimo honen osagaiak Azurmendi deitura eta enea dira (ikus Abarienea). Azurmendi edo Asurmendi deitura, bietara ageri baita historian zehar, Zegamakoa da eta Erronkarin ere badago izen hau duen mendia. Jende askoren ustez toponimo honen etimoa hezur hitzaren aldaera den azur da, baina, Mitxelenaren ustez, asuri, hots, bildotsa da toponimo honen oinarrian dagoen hitza. Azurmendi idazkera herri etimologian oinarrituko litzateke.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta