Mota: Etxebizitza
Oharrak: Garagartzan zegoen etxe honen izena 1861/1864ko dokumentu batean aurkitu dugu lehen aldiz. Arregi abizena eta –enea dira toponimo honen osagaiak. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Kasu honetan abizenari lotuta ageri zaigu. Arregi deitura oso arrunta da Euskal Herri osoan eta izen hau duten baserriak ditugu, gutxienez, ondorengo herrietan: Bizkaian Atxondo, Berritu eta Lemoan; Gipuzkoan Azpeitia, Beasain, Billabona, Elgeta, Oiartzun eta Oñatin; Nafarroan Abaurregaina, Beruete, Orbara eta Orotz-Betelun eta Nafarroa Beherean Aiherra, Butintze-Iriberri eta Irulegin.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1861/1864 | Arregui | Casa pajar de Arregui | OUA |
1863 | Arreguinea | TJE | |
1989 | Arreginea | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta